Zer da Pititako Informatzen?

logopi copiaPI bezalakoak gara, constante bat, 3,14159.
Konpromiso bat hiru helbururekin: komunikazio plurala, horizontala eta askea, eta hainbat desira.

Ze demontre egiten du Pititakok? Irratia itxi genuen momentutik, berriro asmatu egin gara, baina Pititako Informatzen osatzen dugunok “airean” jarraitzen dugu informazio alternatiboa eta autogestionatu bat eskaintzen, komunikaziorako ditugun tresnak hobetzen: papera, soinuak, internet edota kalea.

Ez duzu uste esateko gauza asko geratzen direla?
Ez daude milaka gauza azaltzeko?
Jokatzeko ez duzu jakin behar zer gertatzen ari den?
Ez duzu nahi beste batzuek jakitea zer gertatzen zaizun?

Horrexegatik eraldaketa sozial baterako komunikazio gune bat mantentzea daukagu xede, Euskal Herriko hainbat tokitan bezala guztion artean gertatzen ari dena jakinarazteko. Talde herrikoien esku uzten ditugu geure baliabideak: kuñak grabatzeko, infoak eta iardunaldiak zabaltzeko…Geure apostua, gu geuk beste taldekin batera lan egitea da.
Astero lantzen dugun –Berritako– saio informatiboa  Irola Irratiko uhin askeetan, 107.5FM, astearte eta larunbatetan arratsaldeko 15:00etan emititzen da. Hainbat jende eta kolektiboen albiste, info, ideiak, deialdiak, etab. zabaltzeko ideiarekin. Egiten dugun guztiaz informatuta egoteko, gure korreo zerrendara apuntatu zaitezte.

Pititako Informatzen toki ireki bat da, beraz, parte hartu ahal du nahi duen guzti horrek. Eta nola parte har daiteke: albisteak, argazkiak, istorioak, soinuak, iritziak, kritikak bidaliz, geure infoak zabalduz, web gunean kolaboratuz… hamaika modu daude parte hartzeko.

Zer deritzozu?